Kerobia Xabi Bandini-k (kitarra eta ahotsa), Mikel Zorrilla-k (bateria), Alberto Isaba-k (baxua), Mikel Isaba-k (teklak) eta Rubén Matilla-k (kitarra) osatzen dute.


Iruñeko talde hau 2001 urteko azken hilabetean sortu zen Xabi, Mikel eta Germán San Martín-en (teklatu ohia) batzearekin. 2003ko Urtarrilararte hirukote moduan mantendu zen, Karlos Ortiz baxujolea sartu arte. Laukote honekin kaleratu zuten haien lehenengo diska: Kerobia (2004, GOR). Diska horrek 2004ko Euskal Herriko diska honenari 'Gaztea saria' lortu zuen. Lan honen aurkezpen kontzertu bira egin ondoren, 2005. urteko Abenduan, bigarren diskoa izango zenaren prestakuntzarekin hasi ziren eta Karlos Ortiz-ek Kerobia utzi ondoren, Alberto Isaba-ri eman zioten ongietorria baxujole bezela.


Konposizio berri honekin kaleratu zuten beraien bigarren lana: Rose Escargot (2006, GOR). 2007ko urte amaierararte taula gaineran egon ondoren Germán San Martinek taldea utzi eta Mikel Isabak hartu zuen bere tokia teklatujole moduan.


Ondoren kerobia proiektu berri batetan murgildu zen eta trilogia bat burutu du. Trilogia honen ildo nagusia zabor edukiontziak izan dira.


2008ko apirilean trilogiaren lehen atala kaleratu zen: Materia organikoa eta gainerakoak (2008, 'Y LAS ARDILLAS MÁGICAS'). Diska honekin 2009ko apirilean Euskal Herriko talde honenari 'Gaztea saria' lortu zuten.


2009ko Maiatzean trilogiaren bigarren zatia kaleratu zuten, 'Papera eta kartoia' izenekoa. Kaleratze honekin batera, zuzeneko aurkezpen gira prestatzeko 5. kide bat elkartu zen, Rubén Matilla kitarrajolea.


2010eko Ekainaren 1ean, trilogiaren azken lana kaleratu da: 'Ontziak'. Honekin, 2008an hasi zen trilogia honi bukaera eman dio Kerobia taldeak, eta orain, 2010-eko Irailatik aurrera taula gainean egongo da taldea, trilogia honetan aurkeztutako abestiak zuzenean defendatzen.


Diskografia:
Maketa (2003, Autoprodukzioa)
Kerobia (2004, GOR)
Rose Escargot (2006, GOR)
Materia organikoa eta gainerakoak (2008, Y LAS ARDILLAS MÁGICAS)
Papera eta kartoia (2009, Y LAS ARDILLAS MÁGICAS)
Ontziak (2010, Y LAS ARDILLAS MÁGICAS)

  • v1
  • h1
  • v2
  • v3


  • corto
  • largo
  • hachas
  • pelea
  • argazki_1
  • argazkia_3
  • argazkia_4
  • argazkia_7