Antzilun inerteak gabeko hirian,
sortargi inkonexoak, telefono gorriak.
Espazio bat, ginebra baso bat,
ke dantza bukolikoa.
Esku bat eta haren atzean norbait.
Ilargia ilustratu du kristalean.
Desespaerazioak baditu bi forma:
aktorearen heriotza
eta espektadore inerteak.
Astro hilak belarrira esan zion;
"argizarreraino hurbilduko zaitut"
Ta zuk ta zuk sinetsi egin zenion.
Zuri begira diot:
"gabeko maskararik gabe
biluzturik zaude".
Egizue ihes, egizue ihes
berandu baino lehen
zuekin bilduko naiz
kondenatuen egunsentian.
Astro hilak belarrira esan zion;
argizarreraino hurbilduko zaitut.
Ta zuk ta zuk sinetsi egin zenion.
Zuri begira diot:
"gabeko maskararik gabe
biluzturik zaude".














