Atzo laguna joan zen
berriz inoiz ez itzultzeko,
haizeak eramanda
oroimena soilik uzteko.
Gogorra da bizitza
ulertzen ez denean,
hartu-eman batean
guztia aldatzen bada.
Negar egin zenuen
bizitza ulertzeko;
gauez jaio ginela
egunsentian hiltzeko.
Garuna eta gorputza
bihurtu dira muga,
orain gure izarretan
berriz jolastuko gara.














