Ezer ez esateko begirada galduen asanblada hartan elkartu ginen. beranduago gutako bat, kristala bihotzean, eraila aurkitu zuten. ta bertan geratzeko agindua eman zen "el mundo es cruel, bakardadeak behar zaitu". off-en ahotsak zioen, "ez da heriotzarik gurean bazaude", edo halako zerbait. laburtzen saiatuko naiz, galdera batez, asanblada aurretik zer gertatu zen. mina eman al nizun maite? (badakit baietz) "le monde est cruel et j'ai été un connard" oihukatzen amaitu nuen. beranduegi al da antzokitik irtetzeko? beranduegi al da bonbaz jabetzeko? beranduegi al da orduak jo duenean... txalotu nazazue antzezpena ona izan bazen.















