Nor zen paperezko ontziaren kapitaina, nor ziren berarekin bat hondoratutako bidaiariak ta bidaia horren zergatia, ta zein izan zen azken agindua ta nork besarkatu zuen nor artikoko ur hotz haietan. salbabiderako ontzia soilik aurkitu zuten, badirudi bidaiariek beste gauzei eutsi zietela. ta orduko kronikek zer zioten egunkaritako azken orrietan edo eta inork idatzi al zuen nere barne naufragioaz. entzun, norbere bizitzaren erruduna da ta ez da inor zu bezain ausartagorik. ze eratan hondoratzen den bat jakitean orduan jakiten da gora egiten, arnasa bilatzen petra von kant, zer egiten zenuen negar egiten? gris triste zoriontsu egun bat iritsiko da ta esaldiak bukatu gabe geratuko dira, ordurako iragarri genien baliorik ez dutelako edo azkenean jakin zelako, nork besarkatu zuen nor.















