Blog Kerobia
Kontzertuekin jarraituz
Abuztua amaitzen doa baina guk kontzertuekin jarraituko dugu. Irailan dexente ditugu. Ostiral honetan, abuztuaren 29an, Elgoibarren joko dugu. Oraindik ez dakigu ordutegi zehatza baina badakigu Kaotiko taldearekin izango dela. Ahal dugunean, komentario bezela jarriko dugu ordutegia.
Bestalde, Irailaren bigarren asteburuan 3 kontzertu emango ditugu. Irailaren 12an Tolosan (Bonberenea sutan). Hauxe bonbereneak antolatutako jaialdia da, baina kanpoan egiten den kontzertua da. Egun horretan Naiz Roxa, Sorkun eta Vice Presidentes, Zea Mays eta Anestesia taldeekin izango gara.
Hurrengo egunean, Irailaren 13an, Bermeon joko dugu eta Irailaren 14ean, Igandea Donostian, Kursaal aurrean egongo den eszenatoki batean eta Lokillo-rekin batera.
Ostegun horretan bertan, Irailaren 18an, Bartzelonako VIC herrian izango gara ‘Mercat de la musica viva de Vic‘ delako jaialdian. Eta Larunbat horretan bertan Bartzelonan arituko gara. Bertan La Mercè jaiak dira eta Euskal Etxeak daraman eszenatokian joko dugu. Eszenatoki hau, CLOT-CAMP DE L’ARPA, Avinguda Meridiana-n dago, Aragó eta Consell de Cent kaleen artean.
Horren ondoren, Nafarroa Oinezeko eguna izango da gure hurrengo kontzertua, Iruñan, Urriaren 19an. Eta azkenik, Materia Organikoa eta Gainerakoak bira txiki hau Artikako Kultur Etxean itxiko dugu, Iruña ondoan, Azaroaren 29an. Ondoren lan berriarekin jarraituko dugu, lasaiago eta dedikazio gehiagorekin.
Larunbatean Azpeitian berriro martxan
Kaixo guztioi.
Asteburu hau ez dugu emanaldirik izan, gure opor txikiak izan dira sanferminak eta gero. Nohizean behi ongi dago asteburu baten bat libre izatea, arnasa hartzeko eta ilusio berrituez asteriodeen antokira itzultzeko. Pare bat entsaio egin dugu abesti berriak prestatzeko eta hurrengo lanei buruzko asmoak eta inpresioak konpartitzeko.
Baina asteburu honetan berriro taula gainean jarriko gara; hasteko Azpeitian egonen gara zuekin.Kontzertuen zerrenda osoa http://materia.kerobia.com/eu/kontzertuak helbidean duzue.
Eta post hau borobiltzeko, hemen duzue Izaskun Camiñas-ek bidalitako argazki batzuk, Mendaroko azken kontzertuarenak:
Bideo batzuk - Zaldibar 05-07-2008
Kaixo!
San ferminak pasata berriro martxan gara, bihar Mendaron jotzen dugu Etxerekin batera. Guk 1:00ak aldera joko dugu. Hemen dituzue jadanik konfirmaturik ditugun datak udarako:
Uzt 19 - Mendaro
Abu 02 - Azpeitia
Abu 08 - Aia
Abu 16 - Burlata
Abu 29 - Elgoibar
Ira 12 - Tolosa
Ira 13 - Legutiano
Ira 18 - Vic
Urr 19 - Iruña (Nafarroa Oinez)
Bestalde gure azken kontzertuko bideo batzuk eskegi ditugu youtuben, Karlos Garciak ateratakoak dira eta kalitate oso onargarria dute. Zaldibar 05-07-2008
Paradisua eta Ibrahim:
Aurkitu dute:
Garuna eta Gorputza:
+:
Akustikoa
Kaixo!
Atzo Bilboko Fnac-en eman genuen saio akustiko bat. Aurreko ostegunean ere Bilbon izan ginen, Kafe Antzokian hain zuzen ere. Baino oraingo honetan ezberdina zen. Ordu erdiko saio akustikoa eskatu ziguten eta horretarako arratsalde bat hartu, abestiak aukeratu eta nola edo hala prestatu genituen. Xabik esan zuen “Ongietorriak asteroideen antzokira, akustiko hau, hemen Bilbon jaio da eta baita hil ere” ez baitaukagu beste akustiko bat ematea pentsaturik. Albertok bere ohiko baxu elektrikoa Kontrabaxuarengatik aldatu zuen, Xabik kitarra akustikoa hartu, Txabas, hainbeste traste baztertu ondoren, pianoarekin besterik ez zen geratu, eta nik neuk, bateria erdia pikutara bidali nuen, eskobillak hartu, eta kaja, chaston eta crash batekin besterik ez nintzen geratu.
Jende dexente hurbildu zen, antolatzaileek esanda, ohikoa baino jende gehiago, eta tarteka aurpegi ezagunak. Hantxe zegoen Izas bere kamara eta tripodeekin, dena grabatzen (montajea eginda pasa guk denok ikusi ahal izateko), Nekane, beti bezela kamararekin (hurrengo bideoa berak jarri du youtuben) eta baita lagun eta ezagun gehiago.
Jo genituen abestien artean, Materia organikoa eta Gainerekoak diskoko lehenengo bi abestiak lotzen dituen vals intertema, Garuna eta Gorputza, Isburt, Rose Escargot Diskako + abestiaren lehenengo zatia, Asteroideen antzokian artista eraila…. Baina denak bere toke bereziarekin, akustikora moldatuta. Eta baita gure errepertorioan ez ditugun Islada eta Betiko Utopiak ere bai, norbaitek agian ezagunak izango ditu.
Horrekin batera abesti berri bat ere jo genuen, ez dakit zein izango den izenburua, agian gure bigarren zatian kaleratuko dugu…
Eta zuetatik, ba al dago norbait Bilboko bi kontzertuetan egon dena? Zein nahiago izan zenuten, akustikoa ala normala?
Hemen uzten dizuet, egon ez zinetenentzako Nekanek grabatutako Asteroideen Antzokian Artista Eraila:
Ondo izan eta laister arte, Mikel.
Bideo batzuk
Hurrengo hiru bideo hauek Donostiako DOKAn ateratakoak dira eta Amaia Apalauzak bidali dizkigu (mila esker!). Ostiral honetan Gallartan izango gara. Ez dakigu zein ordutan joko dugun, baina sarrera irekia izango dela uste dugu. Ordurarte!
Mezu bat zuretzako:
Asteroideen antzokian artista eraila:
Esnatu naiz:
Sarrera agortuak
Kaixo!
Ostiralean izan genuen DOKAko kontzertu sarrera denak amaitu ziren. Sentitzen dugu kanpoan geratu izan zitenentzako, guretzako sorpresa handia izan zen, gertatzen zitzaigun lehenengo aldia zelako. Bestela giro bikaina izan genuen eta oso gustora geratu ginen. Orain, esan bezela, eman ditugun 3 zuzenekoen 3 abesti bidaliko ditugu, web orrialdean aportazioa egin duzuenon email helbidera (egun batzuk tardatuko du) eta aste batzuk geroago web orrialdean eskegiko ditugu, denok izan ditzazuen entzungai.
Hurrengo kontzertua Gallartan, ekainaren 6an. Ondoren Bilbon bi kontzertu emango ditugu, 12an Kafe Antzokian eta 16an Bilboko Fnac-en (19.00ak aldera). Azken hau kontzertu akustikoa izango da.
Ondo izan!
Hurrengoa Donostian!
Kaixo! Ostiralean Gasteizen egon ginen eta oso gustora. Orain ostiralean Donostiako DOKAn izango gara eta adi kontzertua oso goiz izango delako. 20:00etan hasiko da Jone bakarlaria eta ondoren guk 21:00ak edo 21:30ak aldera joko dugu.
Gaur, bestalde Xabi eta biok Iruñako Sortzen festan izan gara diskoak sinatzen. Eta era berean Iruñan egin genuen diskoaren aurkezpenaren bideo bat pasa didate. Oso motza da, baino jartzea aproposa iruditu zait. Ondo izan!
º—–º
Después del concierto del Viernes en Gasteiz, este viernes estaremos en el DOKA de Donostia. A las 20:00 empezará la solista Jone, así que nosotros tocaremos sobre las 21:00 o 21:30.
Además hoy Xabi y yo hemos estado firmando discos en la fiesta Sortzen de Iruña. Me han pasado también un vídeo del día de la presentación del disco y aunque es muy corto lo he colgado para que lo podáis ver.
Mikel Zorrilla
Esker onez - Como agradecimiento
Zornotza, Gasteiz eta Donostiko, gure lehenengo hiru kontzertuetatik abesti bana grabatu eta gure zaleei bidaltzea pentsatu dugu. Horretarako, jasotako donazioetan jarri duzuen emailera link bat bidaliko dizuegu eta eta bertan hiru abestiak deskargatzeko aukera izango duzue. Guzti hau orduan, Maiatzaren 23aren ondoren izango da, Donostiako DOKAn joko dugun kontzertuaren ondoren. Aurrerago gure web orrialdean eskegiko ditugu, baino aportazioa egin duzuen guzti horiei lehenago bidaltzea erabaki dugu esker moduan.
Zornotzako Idaba aretoan 2008/05/09. Mikele Idigorasen argazkia.
º—–º
Hemos decidido enviar a nuestros seguidores tres canciones grabadas de los conciertos de Zornotza, Gasteiz y Donostia. Para ello emplearemos las direcciones de mail de las donaciones recibidas y os llegará un mail con un link de descarga. Todo esto será después del concierto del 23 de Mayo en el DOKA de Donostia. Más adelante las pondremos en la web, pero queremos dárselo adelantado a todos aquellos que han aportado algo en este proyecto.
Gaur Zornotzan
Kaixo, bueno gaur Zornotzan ikusiko dugu elkar! Uste dugu kontzertua 22.00ak edo 22.30ak aldera hasiko dela. Lehenengo Lauroba taldea arituko da eta ondoren gu, beraz 23.30ak edo 00.00ak aldera joko dugula kalkulatzen dugu (pfff holako gauzetan ordutegia jakitea oso zaila izaten da!).
Bueno ba horixe, lehenengo kontzertua izango dela eta kriston gogo pilarekin gaude! Gero arte!















