Berriz ere martxan gara, izandako arazo eta lesioak atzean utzita. Kontzertuen zerrenda eguneratu dugu eta konfirmatu einean gehiago jarriko ditugu. Azkenik berriz ere eszenatoki gainean! Bestalde, gure trilogia internet plataforma ezberdinteara igo dugu (Spotify, iTunes, eta abar. Zerrenda osoa ikusi). Aplikazio hauen erabiltzaile zaretenok, jadanik gure diskografia osoa bertan entzun dezakezue. Azkenik, asteburu honetan Elkar estudiotan izan gara Araba Euskaraz egunerako abesti bat grabatzen. Talde ezberdinek grabatutako disko bat dabiltza prestatzen, non talde bakoitzak Gontzal Mendibil-en “Bagare” abestiaren moldaketa bat prestatu dugun. Azken emaitza dugunean eskegiko dugu.