Gaur kaleratu da Kerobia taldearen lan berria. Materia organikoa eta gainerakoak da diska honen izenburua eta trilogia baten lehen zatia da eta web orrialde honen deskargak atalean jeitsi dezakezu. Urte eta erdiko epearekin kaleratuko den trilogia honek kontenedorearen kontzeptua izango du ardatz moduan. Ikus dezakezuen moduan, lan berriarekin batera web orrialde berria zabaldu da. Momentuz web orrialde honen kontenedore berdea baino ez dago zabalik, baina trilogiaren zati ezberdinak kaleratzearekin batera, beste edukiontziak ere martxan jarriko dira.

Trilogia honen lehen zatiak 20 minutuko iraupena du eta bost abesti ditu, hauek lotzen dituzten 3 intertemarekin batera. Honetaz gain, Asteroideen antzokian artista eraila abestiaren bideoklipa dakar. Trilogiaren inguruko datu gehiago Kerobiak ateratako komunikatuan aurki dezakezue.

Materia organikoa eta gainerakoak Berrizgo Lorentzo Records estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu da 2008ko Martxoan, Aitor Ariñoren eskutik. Sintetizadoreak, pianoa, rhodes-a eta hammond-a Montreal Studios-en grabatu dira Hans Krüger-en eskutik. Ekoizpena eta koordinazio guztia Kerobiak burutu du eta hauek izan dira parte hartu duten pertsonak:

Materia Organikoa:

Mikel Zorrilla: bateria, xilofonoa, pandereta, akordeoia.

Mikel Isaba: sintetizadorea, pianoa, hammond, rhodes.

Alberto Isaba: baxua, kontrabaxua, bandurria.

Xabi bandini: ahotsa, kitarra elektrikoa, akustikoa, triangelua.

Kantuen sorkuntza eta letrak: Xabi bandini.

Musikaren garapena eta arregloak: Kerobia.

eta gainerakoak:

Mikel Elizalde: txistuak.

Gaizka Azketa: tronpeta.

Web orrialde eta diskoaren ilustrazioak: Maite Gurrutxaga.

Diskaren maketazioa: Txema Domench.

Bideokliparen zuzendaria: Lohitzune Sistiaga.