Apirilaren 29an izango da diska berriaren aurkezpena. Lan hau urte eta erdian kaleratuko den trilogia baten lehen zatia da eta Materia organikoa eta gainerakoak edukiko du izenburutzat. Diskoa autoprodukzioa da eta zirgilu propioarekin eta SGAE-tik kanpo kaleratuko da. www.kerobia.com web orrialdetik disko osoa eta material guztia libreki deskargatzea posible da. Abestiekin batera bideoklip bat ere aterako da.