Esnatu naiz

Momentu etengabian, karakolak
bere tokian. Zigarro herrautsak
mahai gainian eta begirada
galdekorren bat.


Gabetan maiz ohe infinituan nago,
ametsetan pantaila beltza ikusteko.
Eskuak tinko bizitzari eusteko,
sufrimendua zoriona bihurtzeko.


Harea oinetakoetan hurradurarik
jasan gabe, maite zattut esatea
ezpaƱak ireki gabe, Leihoak
zabaltzea baitangoan geratzeko.
Nozbait mezu hiltzailea definitu
ote zaren.


Dakusat benetan zure
hilezkortasunean, galdeiozu
hautsari, hiri ginebra kirastuari.
Gaurkoan Jonh Fante, errai
ustelak itsuari, utzi dezagun
karakolek negar egin dezaten.


Esnatu naiz, konturatu naiz,
zoriontsu naiz



itzuli