Band
Downloads

Blog Kerobia

Syndicate content
Updated: 9 hours 50 min ago

Maite Gurrutxaga - Ilustratzailea

Mon, 12/15/2008 - 13:46

Maite Gurrutxagari buruzko erreportai bat duzue. Maitek Rose Escargot diskoko ilustrazioak egin zituen eta ondoren Materia Organikoa eta Gainerakoak diskako diseiñua egin dut eta baita gure web orrialdeko ilustrazioa. Gurekin lan egiteaz gain, beste lan asko egin ditu, azkena, bideoan azaltzen den bezela, Joseba Sarrionaindiaren liburu bat ilustratu. Seguru aurrerantzean ere berarekin lan egiteko aukera izango dugula! Laister arte Maite!

      

Tesón y tensión emocional. Crónica.

Thu, 12/11/2008 - 18:38

Fecha: sábado, 29 de noviembre.  Lugar: Casa de Cultura María de Maeztu, Artica. Intérpretes: Kerobia, banda integrada por Xabi Fernández, a la guitarra y a la voz;  Mikel Isaba, al piano y a los teclados;  Alberto Isaba, al bajo y al contrabajo acústico, y Mikel Zorrilla, a la batería. Incidencias: concierto de presentación de Materia organikoa eta gainerakoak, tercer CD de Kerobia, enmarcado en la 2ª edición del ciclo BatBIRAl4u. Hora y 50 minutos de duración. lleno, público receptivo y participativo.

El ciclo de actuaciones artísticas en euskera BatBIRAlau, con cuatro eventos organizados en otras tantas localidades de Nafarroa entre el 29 de noviembre y el 19 de diciembre, acercó hasta Artica la presente actuación de Kerobia, concierto que, celebrado en su coqueta y para muchos, desconocida Casa de Cultura, se tradujo en todo un éxito artístico… y de asistencia; un capítulo, este último, especialmente reseñable por varios motivos: porque para acudir al mismo había que desplazarse a propósito hasta allí (un lugar alejado del habitual circuito de conciertos), el bolo era con entrada de por medio, aspecto importante éste, y porque incluso arribó a dicho pueblo un autobús con seguidores del grupo procedentes de otros herrialdes . Bajo los sugerentes haces emitidos por dos móviles (blancos los mismos como las camisas de los músicos), en medio de una ovación… y de algo de frío en el ambiente (hubo problemas con la calefacción, la sala no comenzó a caldearse hasta pasadas las 21.30 horas), la velada arrancó con Hiri Ikusezinak , electrizante composición de Rose Escargot a la que siguieron Rose , extraída asimismo de dicho álbum, y tres de los temas que conforman el que se presentaba, composiciones todas ellas que, al igual que las siguientes en sonar en esta primera parte, también de Rosa Escargot , dieron como fruto un cóctel de power pop tan melódico como explosivo. De intenso e interesante grado; aguerrido y, si se quiere, más bien escorado hacia el brit-pop: cosa del sabor aportado por los temas nuevos, menos apuntalados sobre los teclados que los de sus anteriores discos. A continuación llegaría un set acústico (algo que normalmente no hace la banda en sus directos) que, de excelente factura, ofreció entre otras Zenbait gela betetzeko zorionaz zuretzako , de su primer trabajo (en la que la banda se recreó incluso con los silencios, logrando incrementar su tensión emocional) y Asteroideen antzokian artista eraila , primera del nuevo y que, al final del concierto, repitieron en eléctrico; tras este inciso, el pase retomó su pulsión con Isburt , hit para el que se contó con la presencia de Luisillo, al bajo (a las 4 cuerdas en Skalariak y ahora, en Vendetta), ocupándose en este tema el titular de dicho puesto de la guitarra acústica… así como en los dos siguientes, los también enormes Garuna eta Gorputza e Itsasoa , interpretados al bajo por Karlos Ortiz, exbajista de la banda y actual músico de Karatekas. Finalmente, el capítulo de las colaboraciones se cerró con la de Marino Goñi, quien, en medio de un ambiente de gran complicidad y camaradería, reforzó con la guitarra acústica el tema Buruerahileen farola . ¿Más canciones a destacar? La renovada versión de Paradisua ofrecida, Esnatu naiz (con la que terminaron) y, ya en el bis, + , tema que cierra su 2º disco y bajo cuyos acordes se fueron, cantando su estribillo… ¡escaleras arriba! Sí, hasta salir de la sala seguidos por parte del público, respaldados por guitarra acústica y acordeón en lugar de por los instrumentos eléctricos y la batería… para darse por concluido el concierto en el hall. Kerobia, grupo de envidiada y envidiable trayectoria, demostró dicho sábado en Artica algo ya sabido: que tras acertar a abrirse paso con éxito años atrás, está sabiendo hacer su camino dentro de la escena euskaldun. Seguir en la brecha. Y lo hizo por medio de un concierto realmente colorista e intenso, se mire como se mire. Una vez más, como siempre, rico en tesón y tensión emocional.

Oscar Beorlegui

Periodista musical del Diario de Noticias

Haz click para leer el artículo

      

ASTEROIDEEN BIDAIA: GELTOKIA, ARTIKA. KRONIKA.

Wed, 12/10/2008 - 10:06

Egia esan ez zait batere erraza egiten Artikako kontzertuan Kerobiak sentiarazi zidana hitzekin azaltzea, azaldu ezina baita.

Hainbeste urtetan Kerobia ezagutu arren, egunero harritzen nauen taldea da. Ez soilik egiten duten musika ausartagatik, baita aurrera eramaten dituzten ideia ero guztiengatik ere. Artikako azken kontzertu hau horietako ideia ero bat izan zen hasieran.

Lehenik eta behin, kontzertu berezia prestatu zuten: beti eskaintzen dituzten kontzertuetatik pixka bat aldendu, adibidez, formatu akustikoa abesti zerrendan sartuz… Kerobiaren ibilbidean berebiziko garrantzia izan duten kolaborazioekin (ez bakarrak noski) Luisillo, Marino Goñi eta Karlos Ortiz… Jarraitzaileei bertara hurbiltzeko erraztasun guztiak eman eta autobus bat antolatu zuten, azken kontzertu berezi horretara joan zitezen. Amaitzeko, Txantreako Akelarrea tabernan egin zen festa… Horrela azalduz oso erraza badirudi ere, lan handia eta buruhauste asko sortzen dituen prestaketa zail baten emaitza izan da.

Baina zorionez dena ondo atera zen. Ondo ez, BIKAIN!!!

Artikara iritsi bezain pronto Kultur Etxea jendez beteta ikusi genuen eta sarrerak agortu egin zirela jakin genuenean… zelako poza!

Eta bertan sartu… gure lekua bilatu… jendearekin hitz egin… urduritasuna gorputzean… eta bat-batean argiak itzali eta pertsonalki niretzat, Kerobiak orain arte emandako kontzerturik onenetarikoa, hasi zen.

Azken kontzertuen iraupen laburra (Durango, Nafarroa Oinez…) atzean utziz, Artikako kontzertuak bi ordu luze (askorentzat hala ere labur) iraun zuen. Guztira hogeitabi abesti entzuteko aukera izan genuen bertara hurbildu ginenok: aspaldi entzun gabeko abestiak, “Itsasoa” (Karlos Ortiz Kerobiako baxu ohiaren kolaborazioarekin, momentu guztiz polita izan zena), “Zenbait gela”… Rose Escargot-en bizitza zuzenean entzun genuen berriz. Azken diska den “Materia Organikoa eta gainerakoak” osatzen duten bost abestiak ere entzungai izan ziren eta, azkenik, oraindik jende gutxik ezagutzen dugun abesti berri bat.

Amaieran… amaieran berriz harritu gintuzten guztioi. Taldekideak eskenatokitik jaitsi, Xabi eta Albertok kitarra ekustikoa harturik, Mikel akordeoia besoetan, Txabas pandereta eskuetan eta Marino Goñi eta Luisilloren kitarren laguntzaz, alboko gela batera gidatu gintuzten. Bertan, bakoitza pibote moduko batean igo eta jende guztien txalo eta oihuekin -“pa… pa pa pa pa pa…”- amaitu zen birari amaiera eman zion kontzertu izugarri hura.

Ondoren, jende asko Akelarre tabernara hurbildu ginen eta bertan ordu dexente pasa genituen jaten, edaten, hitz egiten… Kerobia taldekoek jarraitzaileekin egoteko aukera izan zuten eta hori guztiz atsegina izaten da beti. Goizeko hirurak aldera autobusean etorri zen jende guztia bertan zegoela ziurtatu eta agurtu ostean, gutako batzuk Akelarrera itzuli eta bertan jarraitu genuen edaten, futbolinera jolasten, edaten… ;D

Bestalde, ezin ahaztu ditut Kerobia taldekoekin kontzertuz kontzertu ibiltzen diren teknikariak, Fran eta Dudu… zelako lan ona egin duten biek!! Askotan ez gara haietaz oroitzen eta esan beharra dago haiek gabe, emandako kontzertuak ez liratekeela posible izanen.

20:00tan hasi zen gau hura (askorentzat lehenago hasi bazen ere) zinez, oroimenean geratuko zait betirako.

Espero dut bertara hurbildu zineten guztiok ni bezain beste disfrutatu izana. Eta joateko aukera izan ez zenutenok gustatuko litzaidake horrelako zerbait berriz, noizbait errepikatzen badute, bizi izateko aukera izan dezazuten.

Zuei Xabi, Mikel, Alberto eta Txabas, jarraitu zareten bezalakoak izaten, edukitzen dituzuen ideia zoro guzti horiek gauzatzen; laburbilduz, gu guztiak txunditzen.

Mila esker, benetan!

Kerobiaren hurrengo lanarekin ikusiko dugu guztiok elkar!!Ordurarte… ondo segi Kerobiazaleak!!

Nekane Madariaga.

—————————————————–

Bidali zure kronika kerobia@kerobia.com helbidera

      

Kerobiarekin bidaiatzen. Kronika

Wed, 12/03/2008 - 10:02

Ni ez noa hemen Kerobiak zein ondo jotzen duen esatera, egunero musikarekin bizi arren ez baitut gaiaz hainbeste ulertzen. Ez noa nola jo zuten abesti hau edo bestea edo zein tonutan afinatu edota zer nolako gitarra edo bateria dituzten zehaztera. Ez. Nahi dudana Kerobiaren musikak sentiarazten didana adieraztea da.

Laburbilduz, Rose Escargoti gertatu bezala, bidaia bati esker hasi zen Kerobiarekiko grina hau. Bidaia zentzu literalean bai, baina bidaia hori trantsizio bidaia ere izan zen, norbere bizitzan lehena eta geroa bereizten dituen horietakoa. Izan ere, era batean denok gara Rose.

Bidaia horretan aldi oro Kerobia generaman belarrietan. Beraz, niretzako Kerobia musika talde bat baino gehiago da, taldearen musika eta letrak lagundu egin baitziguten garai bati aurre egiten. Hori dela eta, Kerobiaren kontzertu bakoitzak ez dit aisialdirako aukera bat besterik ematen. Horrez gain, igarotako momentuak dakarzkit gogora eta latzak izan arren, inoiz baino gehiago ikasi nuela esan dezaket orain. Beraz, momentu horri aurre egin geniola gogorarazten dit.

Behin hori azalduta eta niretzako Kerobiaren kontzertu batek suposatzen duena antzeman daitekeelakoan, goazen ba eguneko kronika egitera.

Bost pertsonako talde bat heldu ginen larunbatean Bilboko Termibusera, autobusa hartzeko irrikaz, ordua baino ordu erdi lehenago. Autobusera igo orduko jendearengan ere kontzertua ikusteko gogo biziak sumatu genituen, nahiz eta aurretik bi ordu eta erdiko bidaia izan. Inor falta zen ikusteko zerrenda pasatu eta autobusa Donostiara bidean abiatu zen, handik Iruñara joateko. Nahiko labur egin zitzaigun bidaia eta esan beharra dago ondo antolatuta zegoela dena, orduan eta guztiok heldu baikinen Artikara. Anekdota legez, esan behar Nicolas Cage-n Bangok Dangerous filma jarri zigutela bidaia arintzeko asmoz edo. Odol gehiegi agian, baina ikusteak ez zigun kalterik egin.

Artikara heldu eta sarrerak jasota, aretora sartu eta ezusteko nahiko atsegina hartu genuen, antzokiak tamaina handia izan arren, sarrera guztiak agortu baitziren. Argiak itzali eta kontzertua hasi zen orduan. Hiri ikusezinak, baxuak solo bat, eta ondoren gitarra jotzen hasterakoan abeslariari jarraituko zioten argiak, baxu horri adi-adi. Hasiera ezin hobea eta hileak puntan. Ondoren, Materia Organikoa eta Gainerakoak diskoaren zenbait abesti etenik gabe jo eta letrak abesten aritu ondoren, Rose Escargoten “Izan Ere” abestiaren garaia heldu zen. Abesti berezia niretzat, lehenago aipatutako bidaia horretako ereserki edo soinu banda izan baitzen.

Kontzertu berezia zela azalerazi zuena, kolaborazioez eta taldekideen emozioaz gain, akustikoan jo zituzten abestien kopuru zabala izan zen. Lehenak, “Zenbait gela betetzeko zorionaz zuretzako”, oilo ipurdia jarri zigun berriro ere. Abestiak berak baino gehiago (horrek ere bai), Xabiren abesteko moduak berak. Aspaldi ez zutela kontzertuetan jotzen abesti hori eta egia esan horrela abestea oso zaila iruditzen zait.

Youtuben entzuteko aukera bakarrik izan dudan abestiaren ordua heldu zen hurrengo. Islada. Domekatik ari naiz, bideoan grabatutako abesti hori entzun eta entzun eta gitarrako tlabaturak ateratzen saiatzen (lortu dudala uste dut jadanik). Burutik kendu ezinik, gustatu zaidan seinale.

Abesti gutxi batzuk besterik aipatzeko ahaleginetan, beste bi abesti aukeratuko nituzke. Asteroideen antzokian artista eraila akustikoan eta Paradisua bertsio berrian. Lehenengoaren kasuan ez dakit bertsio bietatik zeinekin geratu, baina bigarrenaren kasuan, eta kontzertu batetan lehenengoz entzun nuenetik berdina pentsatu nuen, bertsio berriarekin geratzen naiz dudarik gabe; piano zatiak oso onak dira.

Kontzertua amaitzeko, Betiko Utopiak (oso gogoko dudan beste abesti bat) eta +. Antzoki osoa zutitzea lortu zuen Kerobiak azken abesti honekin. Denok aho batez abesten geundela, niretzat gaueko momenturik hunkigarriena heldu zen. Taldekideak musika tresnak eskuetan hartu eta eskaileretan gora abiatu ziren harrera gelan, inolako mikrofono, ezta anplifikadorerik gabe, guztioi abesteko.

Zerbait negatiboa esatekotan, Ibrahim kanta bota nuen faltan, ea berriro ere kontzertuetan entzuteko aukera dugun, aspaldi ez baitute jotzen.

Kontzertua amaituta, handik Akelarrera. Giro atsegina, jende asko, musika ona eta janaria. Bertan taldekideak denoi harrera egin ziguten. Baina erlojua etengabe aurrera zihoan eta autobusa hartzeko ordua heldu eta berriro ere Bizkairantz joan ginen. Oraingoan Al otro lado de la camaren bigarren zatia jarri ziguten, baina inork ez zion jaramon handiegirik egin. Autobusa lo zihoan, eguneko emozioen osteko nekea dela eta agian.

Besterik gabe, eskerrik asko Kerobiako taldekideei bihotz-bihotzez, gure “baitango basamortua” larunbat gau hotz hartan zuen musika eta arretarekin izozten ez utzi eta hori gutxi ez balitz, berotzeagatik.

Udane Beaskoetxea

—————————————————–

Bidali zure kronika kerobia@kerobia.com helbidera

      

Amaitu da bira

Mon, 12/01/2008 - 10:20

Amaitu da bira…. eta nola gainera…. mila esker Artikara hurbildu zineten guztioi, gonbidatuei, ikusleei eta bereziki autobusa bete zenuten guztioi, eta baita ere lekurik gabe geratu arren, nola edo hala iritsi zineten guztioi. Gure partetik kontzertuan oso gustora egon ginen, zerbait berezia prestatu nahi genuen eta nik uste dut gau berezia izan zela guztiontzako. Mila esker gurekin kolaboratu zutenei, Luisillo Skalariak, Marino Goñi eta Karlos Ortiz. Eta kontzertuan esatea ahaztu bazitzaigun ere, noski mila esker, gurekin beti bezela teknikari moduan aritzen diren Fran Perez eta Eduardo Galan-i.

Amaitzeko, azaldu zineten guztioi, kerobia@kerobia.com helbidera zuen kronika bidaltzeko eskatu nahi dizuegu, bidaia, kontzertua, festa….. Zuek bidalitakoa blogean jarriko dugu, denok ikus dezagun. Eta honekin batera argazkiak, bideoak edo dena delakoa baldin badago, bidali eta hemendik jarriko dugu. Bidea errezteko jo genuen setlist-a jarri dugu:

  • Hiri Ikusezinak (Rose Escargot)
  • Rose (Rose Escargot)
  • (Vals) (Materia Organikoa eta Gainerakoak diskako intertema)
  • Eta telefono gorrian (Materia Organikoa eta Gainerakoak)
  • “Gauza sinesgaitzak ikusi ditut han kanpoan” (Materia Organikoa eta Gainerakoak)
  • Aurkitu dute (Materia Organikoa eta Gainerakoak)
  • Maite zaitut, tina (Rose Escargot)
  • Grabitatea, Oxigenoa, Maitasuna eta gure existentziarako beste zenbait baldintza (Rose Escargot)
  • Izan ere (Rose Escargot)

————————
AKUSTIKOAN
————————

  • Zenbait gela betetzeko zorionaz zuretzako (Kerobia)
  • Islada
  • Asteroideen antzokian artista eraila (bertsio akustikoa) (Materia Organikoa eta Gainerakoak)
  • Abesti berri bat

————————

  • Isburt (Luisillo Skalariak-ekin) (Rose Escargot)
  • Garuna eta Gorputza (Karlos Ortiz-ekin) (Kerobia)
  • Itsasoa (Karlos Ortiz-ekin) (Kerobia)
  • Buruerahileen farola (Marino Goñirekin) (Rose Escargot)
  • Paradisua (bertsio berritua) (Kerobia)
  • Mezu bat zuretzako (Materia Organikoa eta Gainerakoak)
  • (bajo zatia enlaze moduan)
  • Asteroideen antzokian artista eraila (bertsio normala) (Materia Organikoa eta Gainerakoak)
  • Esnatu naiz (Rose Escargot)

===================

BIS

  • Betiko utopiak
  • + (Rose Escargot)

P.D: Akelarren zuek guztiokin gehiago egoteko aukera izatea gustatu izango zitzaigukeen, baina batetik bestera ibili ondoren ez da erreza…. dena den mila esker ere hara azaldu zineten guztioi!

      

Artikarako sarrerak

Fri, 11/21/2008 - 14:35

Kaixo guztioi!

Mesedez, adi egon Artikako kontzerturako sarrera lortzeko joateko asmorik baduzue. Lekua kultur etxe bat da, asientoekin eta beraz, sarrera mugatuak daude. Sarrerak jadanik salmentan daude, kultur etxeko edifizioan bertan dagoen tabernan (Ordutegia, egunero, 10:00etatik 21:00etara). Eta egunean bertan takillan salgai egongo dira kontzertua baina ordubete lehenago. Kontzertua 20:00etan hasten denez, takilla 19:00etan zabalduko dute.

Kultur etxea La Fuente kalean dago (Mapa ikusi).

ººººººººººººººº

Estad atentos con las entradas para el concierto de Artica, ya que es una sala de cultura con asientos y las entradas son limitadas. Las entradas ya están a la venta en el bar que está en el mismo edificio de la casa de cultura (Horario, todos los días de 10:00 a 21:00). El mismo día se venderán en la taquilla desde una hora antes del inicio del concierto. El concierto comienza a las 20:00, por lo que abrirán la taquilla a las 19:00.

La casa de cultura está en la calle La Fuente (Ver en el mapa).

      

Autobusa

Thu, 11/06/2008 - 00:54

Kaixo!

Artikako bira amaierako festarako autobusa egongo da. Azkenik, epea itxita jendearen erantzuna oso ona izan da eta autobus bat joango da Bilbo, Donosti eta Iruñatik pasatuz. Autobusa guztiz betetzeko plaza gutxi batzuk geratzen dira, beraz oraindik apuntatu zaitezkete kerobia@kerobia.com helbidera idatziz autobusa guztiz bete arte (emaila idazteko ordenean emango dira eserlekuak). Informazio gehiago aurreko postetan.

Bestalde, ostiralean Durangon jo genuen. Kontzertua internet bidez emititu zen zuzean eta gero etb3n bota zuten. Jadanik youtuben bideo batzuk topatu ditugu, eta hemen jarriko ditut. Kontzertua oso ondo egon zen, gu gustora aritu ginen eta gero oso gustora entzun genituen Zea Mays taldekoak, hauen zuzenekoa asko gustatu zitzaigun.

Mila esker, beti bezela gurekin teknikari eta laguntzaile moduan egon zirenei, beti bezela Fran, Dudu eta Marinori, eta Durangon baita Aitor Ariñori ere, bera egon baizen telebistako audio señalea kontrolatzen. Mila esker!

Laster arte!

      

Durangoko kontzertua

Wed, 10/29/2008 - 22:05

Ostiral honetan Durangon jotzen dugu. Kontzertua 22:00etan hasiko da eta gu lehenengoak gara, beraz 22:00etarako espero zaituztegu! Sarrerak 6€ balio du. Kontzertua eitb-ko kamarek grabatuko dute, eta www.eitb.com orrialdeko GAZTEA atarian zuzenean jarraitu ahal izango duzue. Igandean berriz,  23:00etan ETB3 kate berrian emitituko dute. Eitb-ren albistea.

Honen ostean, Artikako kontzertua besterik ez da geratuko Materia Organikoa bira amaitzeko. Info gehiago.

Laister arte!

      

BIRA AMAIERAKO FESTA - Datu gehiago

Mon, 10/27/2008 - 16:48

Aurreko post-ean esan bezela, Azaroaren 29an Kerobiak Artikako Kultur Etxean emango diogu gure birari amaiera. Konzertu berezi bat egiteaz gain, ondoren festa bat antolatu dugu zuek guztiokin. Aurreko postan jarri ez genituen datuak jarriko ditut orain.

  • Kontzertua 20:00etan hasiko da Artikako Kultur Elkartean. (Artika non dagoen ikusi)
  • Kontzertuko sarrerak 5€ balio du eta bertan eros daiteke.
  • Ondoren festa Akelarre Elkartean izango da. Kontzertua amaitu ondorenetik, gaueko 03:00ak arte. (Akelarre elkartea non dagoen ikusi)
  • Festak, Kerobiak aperitibo bat jarriko du, eta edaria bakoitzaren kontu izango da, taberna bezela ere funzionatzen duelako
  • Gonbidapena guztiz irekia da, edonor sartu daiteke Akelarre Elkartean egun horretan

Beste kontua, autobusarena da. Urriaren 31 arte eman genuen apuntatzeko epea, eta orain AZAROAREN 5 arte luzatuko dugu, baina hortxe itxiko da modu definitibo batean. Jende kopuru nahikoa osatu bada autobus bat jarriko da, Bilbotik aterata, Donosti eta Iruñatik pasata kontzertura joango dena. Festa amaitzerakoan aurkako errekorridoa egingo du Bilboraino. Datu gehiago:

  • Bilbo eta Donostitik datorren jendearentzako prezioa 15€ autobusa + 5€ sarrera. Guztira 20€.
  • Iruñatik datorren jendea: 10€ autobusa + 5€ sarrera. Guztira 15€.
  • Autobusaren etortzeko ordutegia: 16:30etan Bilbo (Termibus), 17:45 Donostia (Bus geltokia), 19:00 Iruña (Hotel 3 reyes).
  • Autobusa bueltatzeko ordutegia: 03:15 Iruña (Hotel 3 reyes), 4:30 Donostia (Bus geltokia), 5:45 Bilbo (Termibus).

APUNTATZEKO AZAROAREN 5 AURRETIK IDATZI kerobia@kerobia.com HELBIDERA.

      

FIESTA CIERRE DE GIRA

Thu, 10/09/2008 - 10:59

Kaixo a tod@s!
La gira de Materia Organikoa eta Gainerakoak ya está terminando y ya sólo quedan 3 conciertos para que paremos de tocar hasta que salga la segunda parte de la trilogía. El 19 de Octubre tocaremos en el Nafarroa Oinez (4. gunea, eguerdiko 13:00etan) y el 31 de Octubre en Plateruena, Durango (Kontzertu hau, bai irratian eta baita telebistan ere zuzenean emitituta izango da!). Y por último el 29 de Noviembre tocaremos en la sala de cultura de Artika (Nafarroa).

Os queremos invitar a todos a participar en la fiesta en la que queremos convertir el cierre de gira de Artika. Para ello, prepararemos un concierto especial, en el que se combinará el formato de Kerobia de siempre con canciones en acústico, algún tema nuevo para futuros trabajos y colaboraciones de gente del entorno de Kerobia. En especial la colaboración de Karlos Ortiz, ex-bajista de Kerobia.

Después del concierto, tenemos intención de convocaros a todos en el bar Akelarre de la Txantrea, donde nos podremos juntar, comer y beber algo. Estáis todos invitados y queremos que sea un día especial para todos. Para ello desde Kerobia estamos dispuestos a organizar un autobús que pase por Bilbo, Donostia y Iruña, siempre y cuando tengáis interés y mostréis un compromiso previo con la suficiente antelación para organizarlo. El coste, tanto de la entrada del concierto, como del autobús, lo haríamos de forma que salga lo más ecónomico posible con el fin de cubrir gastos.

Más detalles:

  • El concierto es el 29 de Noviembre del 2008.
  • El horario todavía no está definido, pero calculamos que será sobre las 22:00 de la noche.
  • Posible horario del autobús podría ser el siguiente 18:00 en Bilbo (Termibus), 19:15 en Donosti (Estación de autobuses), 20:30 en Iruña (Hotel 3 Reyes), 21:00 en Artika.
  • Al finalizar el concierto el autobús iría hasta la Txantrea, al bar Akelarre.
  • La fiesta finalizará en el momento en el que el bar tenga que cerrar sobre las 3:00 de la mañana.
  • El viaje de vuelta podría ser 3:30 salir de la Txantrea, 3:45 en Iruña (Hotel 3 Reyes), 5:00 en Donosti (Estación de autobuses), 6:15 en Bilbo (Termibus).
  • Fecha límite para apuntarse sería el 31 de Octubre.
  • Si para esta fecha no hay gente suficiente como para organizar el autobús, el concierto y la fiesta de después se mantendrán, y todo el mundo seguirá invitado, pero la gente tendría que ir por su cuenta.
  • Todo el recorrido es modificable, así como el horario, dependiendo de las circunstancias y del interés y prioridades mostrados por la gente apuntada.
  • Para apuntarse o pedir información concreta escribir a kerobia@kerobia.com

Idatzi eta azaldu non hartu nahiko zenukete autobusa eta zenbat lagun zareten Urriaren 31 baina lehen kerobia@kerobia.com helbidera. Ondo izan!

Komunikatu ofiziala euskaraz deskargatu

Descargar el comunicado oficial en castellano

Kerobia

      

ongi iritsiak asteroideen antzokira

Fri, 09/26/2008 - 14:40

Beldur naiz hainbeste errota eoliko jartzen ari diren garai hauetan ez ote garen haizerik gabe geratuko. Ta pentsamendu honekin hasiko naiz hori bait zen pentsatu nuena Catalunyako bidean gindoazela, ta ez beste ezergaitik. Esan genezake azken aste hauetako jirabueltarekin amaitu dela Kerobiak eskeini behar zituen kontzertuak. Egia da oraindik ere bizpahiru tablagaineratze falta direla, baña ez da momentu txarra gogoeta pixket egiteko.

Egia esatera ez dugu istorio handirik kontatzeko, baña bai gure istorio txikiak.Inportanteak gureak direlako nola ez. Inportanteak guretzako soilik eta seguruenik. Ta askotan irudi ikusgarriak edo hitz potoloak erabili ordez nahiago izaten da norberataz barre egitea eta handitasun edo pretensio puntu hoiek lurreratzea.

Kerobiak eman du ahal zuen guztia posible zen leku guztietan. Ez gehio ta ez gutxiago. Guztia esana dago, kontzertuetan alegia. Agian reflexio azkar bat, ez garela putak (salbuespenak salbuespen), ez garela  saltzaileak eta kontzertu batekin jaiotzen dena kontzertua amaitzean hiltzen dela.

Hori da kerobia, flujo bat, haizea besterik gabe. Dena den, beldur naiz hainbeste errota eoliko jartzen ari diren garai hontan ez ote garen haizerik gabe geratuko.

      

Cronica

Wed, 09/24/2008 - 09:02

Kaixo,

Bueno, a la espera de poner aquí nuestra crónica del viaje a tierras catalanas, he encontrado una crónica realizada en el blog El Rincón de Orfeo, por lo tanto os la dejo. La titula Conciertazo de Kerobia.

http://elrincondeorfeo.blogspot.com/2008/09/conciertazo-de-kerobia.html

      

Ordutegiak eta bideoak

Tue, 09/09/2008 - 09:23

Gutxi gora beherako ordutegiak dira eta kontzertuaren gutxi gora beherako iraupena ere jarri dugu, kontzertu askotan mugatua baitaukagu.

- Tolosan (12-IX) 21.50 inguru hasiko gara eta ordubeteko kontzertua izango da. - Bermeon (13-IX) 02.00tatik aurrera egongo gara iraupen mugarik gabeko kontzertuan. - Donostian (14-IX) 19:00ak aldera joko dugu ordu erdiko kontzertu labur bat. - Vicen (18-IX) 22.00etan hasiko da kontzertua eta 45 minutu ditugu. - Eta azkenik Bartzelonan (20-IX) 21.00etan hasiko gara eta 50 minutu inguru joko ditugu.

Bestalde, www.fotolog.com/kerobia_rose argazki web orrialdean azaltzen den bezela, Nekane-k gure Bilboko kafe antzokiko kontzertua oso osorik grabatu zuen eta abestiz abesti youtubera ari da igotzen “Kerobia Bilboko kafe antzokian (X)” izenarekin. Hementxe lehenengoa jarriko dugu eta hortik besteak ikus ditzakezue.

Fran Pérez, Técnico de P.A de Kerobia

Tue, 09/02/2008 - 15:44

Hace ya unos meses les pedí el favor a kerobia de hacer un bolo a puerta cerrada, el motivo era una última clase práctica con mis alumnos de Artsaia del curso de Sonido Directo.

Kerobia, Fran y sus alumnos en Artsaia

Pues no solo aceptaron, encima pusieron todo de su parte para que pasásemos una tarde acojonante, disfrutamos de una sesión de kerobia de lujo, en la que encima improvisaron y nos dieron todo lo que estuvo en su mano para hacer una sonorización real. A parte de transmitir que los alumnos disfrutaron un montón yo quiero agradecer a la banda la currada que yo sé que supone este esfuerzo, ya que tuvieron que cambiar horarios y desplazarse alguno desde Donosti. Así que, ESKERRIK ASKO KEROBIAS!!!! No solo por esto sino por todos los buenos ratos que me hacéis pasar desde que nos conocemos, las satisfacciones que me dais cada bolo y la confianza que siempre tenéis en mi! Es un lujo poder trabajar con vosotros y sobre todo, ser vuestro colega es mas lujo todavía!

Fran Pérez Técnico de P.A de Kerobia.

Kontzertuekin jarraituz

Tue, 08/26/2008 - 09:54

Abuztua amaitzen doa baina guk kontzertuekin jarraituko dugu. Irailan dexente ditugu. Ostiral honetan, abuztuaren 29an, Elgoibarren joko dugu. Oraindik ez dakigu ordutegi zehatza baina badakigu Kaotiko taldearekin izango dela. Ahal dugunean, komentario bezela jarriko dugu ordutegia.

Bestalde, Irailaren bigarren asteburuan 3 kontzertu emango ditugu. Irailaren 12an Tolosan (Bonberenea sutan). Hauxe bonbereneak antolatutako jaialdia da, baina kanpoan egiten den kontzertua da. Egun horretan Naiz Roxa, Sorkun eta Vice Presidentes, Zea Mays eta Anestesia taldeekin izango gara.

Hurrengo egunean, Irailaren 13an, Bermeon joko dugu eta Irailaren 14ean, Igandea Donostian, Kursaal aurrean egongo den eszenatoki batean eta Lokillo-rekin batera.

Ostegun horretan bertan, Irailaren 18an, Bartzelonako VIC herrian izango gara ‘Mercat de la musica viva de Vic‘ delako jaialdian. Eta Larunbat horretan bertan Bartzelonan arituko gara. Bertan La Mercè jaiak dira eta Euskal Etxeak daraman eszenatokian joko dugu. Eszenatoki hau, CLOT-CAMP DE L’ARPA, Avinguda Meridiana-n dago, Aragó eta Consell de Cent kaleen artean.

Horren ondoren, Nafarroa Oinezeko eguna izango da gure hurrengo kontzertua, Iruñan, Urriaren 19an. Eta azkenik, Materia Organikoa eta Gainerakoak bira txiki hau Artikako Kultur Etxean itxiko dugu, Iruña ondoan, Azaroaren 29an. Ondoren lan berriarekin jarraituko dugu, lasaiago eta dedikazio gehiagorekin.

shop
new

Languages

Diseño y desarrollo INVESTIC con DRUPAL. Ilustrado por Maite Gurrutxaga.