AAtsaldeko zazpiretan zuen madrilerako trena,

ez zen luzerako izango,

ez zuen asmorik bertakoak, betikoak ahazteko.

Baña joan etorriko tiket gabeko bidaiariek

Soilik jakin dezakete

korapilo arnasezina sentitzea zer den.


Leku sinesgaitzak aurkitu ditut

hormaren bestaldean.

Gauza sinesgaitzak ikusi ditut

asteroideen bidaian.


Iritsi naiz, ilun dago, euririk egin ote du?

Asfaltozko ispiluek

eta neonezko argiek hori diote.

Oroitzapen, beldur eta

ezperantzagailutik jetsiko naiz

ongietorriak nere mundura!

Oina jartzera noa nere bizi berrian.


Mezu sinesgaitzak entzun ditut telefono gorrian.

Jainko sinesgaitzak sufritu ditut

baitango basamortuan.

Noizbait fuerte sentituko bazina

hasi bidea egiten,

baña ez ahaztu nor zaren,

ez ahaztu nola itzultzen den.